Bizkaia Gazteak 2030
“Bizkaia Gazteak 2030” estrategia Bizkaiko Foru Aldundiak garatutako plan bat da, 16 eta 29 urte bitarteko gazteen garapen integrala sustatzeko helburuarekin.
Estrategiak gazteen bizitzan eragina duten arlo ugari jorratzen ditu, besteak beste, bi erronka nagusitan oinarrituz, emantzipazioan eta gizarte eraikuntzan.
Lehen erronkan, gazteen emantzipazio prozesuak aurreratzea bilatzen da, gazteei baldintzak, aukerak eta laguntzak emanez beren bizi- eta familia-proiektuak gehiago betetzeko, gazteen prestakuntza, enpleguan, familian eta etxebizitza arloetan lagunduz.
Bigarren erronkari dagokionean, gazteak gizartea eraldatu eta eraikitzeko prozesuaren katalizatzaile bihurtzea bilatu nahi da, Euskadiko gizartea bilakatzeko orduan gazteei protagonismoa emanez eta gizarteratzea, aniztasuna, osasuna, ongizatea, kultura-nortasuna, jasangarritasuna eta partaidetza landuz. Beraz, estrategia honen helburua Bizkaiko gazteek garapen osoa izan dezaten ingurune egokia sortzea da, beren trebetasunak ahalik eta gehien aprobetxatuz eta Bizkaiko aurrerapen sozial eta ekonomikoari lagunduz.
Marko honetan, Gaztedi Durangaldea planaren eremuan, gazteriari buruzko politika integralak ezartzeko, bultzatzeko eta garatzeko Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera hurrengo udalek hartzen dute parte: Amorebieta-Etxano, Ermua, Mallabia eta Durangaldeko Mankomunitatearen barnean Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarko udalek.
2025eko ekimenak
Gaztekimen
Sormena eta konpromiso soziala bultzatzeko dinamika parte-hartzaileak.
I'm Bizi
DBHko 4. mailako gazteentzako orientazioa, inguruko eskaintza akademiko eta laboralarekin konektatuz.
Begirale Ikastaroa
Aisialdiko begirale ikastaroa, hezkuntzaren eta lanaren esparruan ate berriak irekitzen dituen prestakuntza ziurtatua.
Azken berriak
I’m Bizi 2025ek 500 gazte baino gehiago bilduko ditu Durangaldean azaroaren 26an eta 27an
Bizkaia Gazteak Durangaldea programak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta eskualdeko udalek sustatua, I’m Bizi ekitaldiaren edizio berri bat ospatuko du azaroaren 26an eta 27an, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan. Ekitaldi hau DBH 4. mailako ikasleei zuzenduta dago, eta helburu nagusia Durangaldeko gazteei beren beren etorkizun akademiko eta profesionala aukeratzen laguntzea eta motibatzea da.
GAZTEKIMEN: Durangaldea aldatzen duten ideiak dituzten gazteak
18 eta 29 urte bitartean badituzu eta Durangaldean bizi edo ikasten baduzu… Zure ideiek zure ingurunea eraldatu dezakete! Parte hartu Gaztekimen lehiaketan! Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera hurrengo udalek hartzen dute parte: Amorebieta-Etxano, Ermua, Mallabia eta Durangaldeko Mankomuntitatearen barnean Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibar.

