Durangaldeko gazteen lan-etorkizunari buruzko I´m Bizi ekimenak 200 lagun baino gehiago bildu zituen Zornotzako Zelaieta zentroan. Hitzaldien eta mahai-inguruen bidez, gazteek gaur egun sortzen ari diren lan-profilen inguruan gehiago jakiteko, eta proiektu propio bati ekiteko eta hura abian jartzeko bidea aztertzeko aukera ere izan zuten.
Inspirazio-jarduera horien ondoren, eskualdeko enpresek eta erakundeek proposatutako erronka errealen konponketan taldean lan egiteko aukera ere izan zuten, Design Thinking metodologian oinarritutako tresna berritzaileak aplikatuz.