Precious Plastic Durangaldea

Precious Plastic, plastikoen hondakinek sortzen duten kutsaduraren konponbidearen alde lan egiten duen ehunka lagunen komunitate globala da.

Mugimendu honetan, mundu osoko pertsonek laguntzen dute beraien trebetasun, ezagutza edota donazioekin. Precious Plastic mugimendua 2013an hasi zen Dave Hakkens-ek bultzatuta. Gaur egun, proiektua bere hirugarren bertsioan dago, proiektuan distantzian edo bertan lanean ari diren dozenaka lagunen babesa izanik.

Zertan datza ekimena?

Beraz, ildo honi jarraituz,  Precious Plastic Durangaldea proiektuaren oinarrizko xedea Durangaldeko gazteen artean jasangarritasuna eta birziklapenaren inguruko kontzientzia sortzea da, ekintzailetza eta teknologia berrien erabilera sustatu eta zeharkako konpetentziak landuz.

Horretarako, plastiko birziklatuzko produktuak sortzeko proiektu-lehiaketa bat jarri da abian, formatu hibridoan, Precious Plastic makina da tresna nagusia izanik. Lehiaketa hau taldeka egiten da, ikastetxe bakoitzeko ikasleek osaturi

Ekimenaren eduki nagusiak:

Precious Plastic Durangaldea 2020, formatu mistoan (online eta presentziala) aurkeztuko da. Era honetan, proiektu desberdinak gauzatzeko beharrezko diren formakuntza eta ariketen gauzatzea plataforma digital baten erabilerarekin egingo da. Makinekin interakzioa duten faseak aldiz, tokian tokikoak izango dira, aholkularia zentru desberdinetara bertaratuko delarik.

Tokian tokiko aholkularitza

  • Makinak muntatzeko laguntza teknikoa (2-4 ordu)
  • Makina erabiltzeko prestakuntza eta laguntza (2-4 ordu)

aholkularitza telematikoa

  • Hondakinen bilketa eta kudeaketarako formakuntza (2 ordu)
  • Proiektua sortu eta merkaturaketzko aholkularitza (12-14 ordu)
  • Proiektuaren ematea