I’m bizi2019-03-27T16:55:35+00:00

Gaztedi Durangaldea hitzarmena sinatu duten udalek urte bakoitzaren hasieran zehaztutako ekintzak bultzatu eta haietan parte hartzeko konpromisoa hartzen dute. Ildo horretan, 2017-2019 hirurtekoan, udalek bi helburu dituzte: besteren konturako enplegurako prestakuntza sustatzeko ekintzak bultzatzea (enpresetan lan-praktikak egiteko bekak ematea) eta autoenplegua sustatzeko ekintzak bultzatzea (negozio-ideiei buruzko lehiaketa).

Gaztedi Durangaldea tokiko eremuan gazteei zuzendutako politikak abian jarri nahi dituen programa bat da, kasu bakoitzean beharrezko zerbitzuak emanez. Esku-hartzeko arlo nagusiak zortzi dira: hezkuntza eta prestakuntza, enplegua eta ekintzailetza, esku-hartze soziala, osasuna eta ongizatea, kultura eta sormena, gizarte-konpromisoa, parte-hartzea eta nazioartekotzea.