Zer da?

Bizkaia Gazteak 2030

“Bizkaia Gazteak 2030” estrategia Bizkaiko Foru Aldundiak garatutako plan bat da, 16 eta 29 urte bitarteko gazteen garapen integrala sustatzeko helburuarekin.

Estrategiak gazteen bizitzan eragina duten arlo ugari jorratzen ditu, besteak beste, bi erronka nagusitan oinarrituz, emantzipazioan eta gizarte eraikuntzan.

Lehen erronkan, gazteen emantzipazio prozesuak aurreratzea bilatzen da, gazteei baldintzak, aukerak eta laguntzak emanez beren bizi- eta familia-proiektuak gehiago betetzeko, gazteen prestakuntza, enpleguan, familian eta etxebizitza arloetan lagunduz.

Bigarren erronkari dagokionean, gazteak gizartea eraldatu eta eraikitzeko prozesuaren katalizatzaile bihurtzea bilatu nahi da, Euskadiko gizartea bilakatzeko orduan gazteei protagonismoa emanez eta gizarteratzea, aniztasuna, osasuna, ongizatea, kultura-nortasuna, jasangarritasuna eta partaidetza landuz. Beraz, estrategia honen helburua Bizkaiko gazteek garapen osoa izan dezaten ingurune egokia sortzea da, beren trebetasunak ahalik eta gehien aprobetxatuz eta Bizkaiko aurrerapen sozial eta ekonomikoari lagunduz.

Marko honetan, Gaztedi Durangaldea planaren eremuan, gazteriari buruzko politika integralak ezartzeko, bultzatzeko eta garatzeko Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera hurrengo udalek hartzen dute parte: Amorebieta-Etxano, Ermua, Mallabia eta Durangaldeko Mankomunitatearen barnean Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarko udalek. 

2024

ekimenak

Podgazt

Durangaldeko eta Bizkaiko gazteentzat funtsezkoak edo interesekoak diren gaiak landuko dituen podcast plataforma bat sortzea eta ikus entzunezko edukiak eskaintzea gazteen parte hartzea eta interakzioa bilatuz.

Gaztekimen

Oinarrizko LHko ikasle gazteen partaidetza aktiboa sustatzea eskualdearen hobekuntzan, lankidetza-espiritua eta gizarte-kohesioa sustatuz.

I'm Bizi

Eskualdeko gazteen orientazioa eta laneratzea sustatzeko, Durangaldeko etorkizuneko talentua sustatuz, sare sozioekonomikoaren eta gazteriaren arteko lotura erraztuz.

Sustatzaileak

tira logo nuevos