Bizkaia Gazteak 2030

“Bizkaia Gazteak 2030” estrategia Bizkaiko Foru Aldundiak garatutako plan bat da, 16 eta 29 urte bitarteko gazteen garapen integrala sustatzeko helburuarekin.

Estrategiak gazteen bizitzan eragina duten arlo ugari jorratzen ditu, besteak beste, bi erronka nagusitan oinarrituz, emantzipazioan eta gizarte eraikuntzan.

Lehen erronkan, gazteen emantzipazio prozesuak aurreratzea bilatzen da, gazteei baldintzak, aukerak eta laguntzak emanez beren bizi- eta familia-proiektuak gehiago betetzeko, gazteen prestakuntza, enpleguan, familian eta etxebizitza arloetan lagunduz.

Bigarren erronkari dagokionean, gazteak gizartea eraldatu eta eraikitzeko prozesuaren katalizatzaile bihurtzea bilatu nahi da, Euskadiko gizartea bilakatzeko orduan gazteei protagonismoa emanez eta gizarteratzea, aniztasuna, osasuna, ongizatea, kultura-nortasuna, jasangarritasuna eta partaidetza landuz. Beraz, estrategia honen helburua Bizkaiko gazteek garapen osoa izan dezaten ingurune egokia sortzea da, beren trebetasunak ahalik eta gehien aprobetxatuz eta Bizkaiko aurrerapen sozial eta ekonomikoari lagunduz.

Marko honetan, Gaztedi Durangaldea planaren eremuan, gazteriari buruzko politika integralak ezartzeko, bultzatzeko eta garatzeko Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera hurrengo udalek hartzen dute parte: Amorebieta-Etxano, Ermua, Mallabia eta Durangaldeko Mankomunitatearen barnean Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarko udalek. 

2026ko ekimenak

Gaztekimen

Gazteak aldaketaren protagonista.

I'm Bizi

Etorkizuneko erabakiak hartzeko orientazio ekitaldia.

GazTED

Osasun mentala eta sare sozialen inguruko hausnarketa.

Azken berriak

Gaztekimen, I’m Bizi eta GazTEDurangaldea, gazteei zuzendutako hiru ekintza berri Durangaldean

Bizkaia Gazteak Durangaldea programak jarduera-egutegi berria jarriko du martxan 2026-2027 ikasturtean zehar, eskualdeko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen garapen integrala sustatzen jarraitzeko. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Amorebieta-Etxano, Ermua, Mallabia udalerrien eta Durangaldeko Mankomunitatearen elkarlanari esker garatzen den programa.

bizkaia gazteak berria otsaila

Bizkaia Gazteak Durangaldeak edizio historikoa itxi du, eskualdeko gazteen garapenaren motor nagusi gisa sendotuz

Bizkaia Gazteak Durangaldea programa, Bizkaiko Foru Aldundiak eta eskualdeko udalek bultzatua, 2025eko edizioa balantze oso positiboarekin amaitu du, eta ehunka gaztek parte hartu dute prestakuntza, parte-hartze eta orientazio profesionaleko jardueretan.

Sustatzaileak

icono home bizkaia
icono home amorebieta
icono home mankomunitatea
icono home ermua
icono home mallabia