ENPRESA IDEIEN LEHIAKETA
2019ko deialdia
1. Lehiaketa hori Gaztedi Durangaldea hitzarmena sinatu duten eskualdeko Udaletan erroldatutako 16 eta 29 urte (biak barne) bitarteko gazteei zuzenduta dago.
Proiektuak gutxienez hiru pertsonez osatutako taldeek aurkeztu beharko dituzte (Gutxienez bi pertsona Durangaldeko herrietan erroldatuta izan behar dira eta talde handiagoetarako proporzio hau – hiru parte hartzailetik bi- gorde egin behar da)
2. Sariak: 1.000 euroko sari bat eta 500 euroko lau sari
3. Parte-hartzaileen baldintza orokorrak
- 16 urte eta 29 urte bitarteko adina izatea.
- Lehiaketaz arduradun eskualdeko edozein udaletan erroldatuta egotea.
- Enpresa-ideia bat izatea eta proiektu bat gauzatzea ezarritako gidoiaren arabera.
- Saria hartzen duten pertsonek, beste erakunde batzuen dirulaguntzak jasotzen badituzte, beharrezkoa izango denean, sari honen berri eman beharko dute.
- Aurkeztutako enpresa proiektuak gehienez 5 orri izango ditu ere.
4. Balorazio-Irizpideak
- Enpresa ideiaren sormena (20 Puntu)
- Proposamenaren izaera teknologikoa (20 puntu)
- Eskualdeko enpresa sarean ezartzeko dituen aukerak (20 puntu)
- Ideiak eskualdeko udalerriek dituzten beharrizan eta erronkekin duen lotura (20 puntu)
- Ideiak ingurumenean izan dezakeen eragina (10 puntu)
- Antolatutako formakuntzara agertzea (10 puntu)
Enpresa ideak, sarituak zein saririk jaso ez dutenak, ideien Banku publiko baten parte izango dira eta ideia horretan oinarritutako enpresa proiektu bat garatu nahi duen edozein pertsonaren eskura egongo dira nahiz eta idea aurkeztu duen taldeak garatzeko lehentasuna edukiko duen.
5. Epea: 2019ko Urriaren 4ra arte.
*Lehiaketan parte hartzen dutenek, Irailean emango den proiektuak garatzeko berariazko formakuntza egiteko izena eman ahal izango dute.
**Deialdi honetan espresukin agertzen ez denarako, 2017-ko abenduaren 21ko Bizkaiko aldizkari ofizialaren aldizkariaren aurkibidea Zk. 242 argitaratutako oinarrei joan beharko dira