Durangaldeko udalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako I´m Bizi ekimenak DBH, batxilergo eta LHko ikasleak izango ditu ardatz urritik aurrera. Ekimen honek material didaktikoak, jarraipena eta taldeka erronkak izango ditu helburu komun bat lortzeko asmoarekin. Orain, inoiz baino beharrezkoagoa da gazteak telematikoki eginiko lan eraginkor baterako prestatuta egotea eta talde multilokalizatuetan dinamikei aurre egitea, eta, aldi berean, iristear dagoen etorkizun profesionalerako baliagarriak diren zeharkako trebetasunak eta gaitasunak eskuratzea.