Nahiz eta pandemiak programa egoera berri honetara egokitzera bultzatu duten zailtasunak eragin dituen, erakunde sustatzaileen balorazioa positiboa izan da. I´m Bizi eta Precious Plastic Durangaldea programak eta gazteei zuzenduriko hitzaldiak telematikoki gauzatu dira hein handi batean, e-learning plataformak erabiliz eta makinak muntatzeko saio presentzial batzuekin konbinatuz, Precious Plastic-en kasuan bezala. Alkarregaz Eraikizen, programaren balorazio prozesuan eta haur eta gazteen aisialdiko jardueren prestakuntzan ere dinamika hibridoa izan dute, lan saio presentzialak eta telematikoak uztartuz.
Ekimenen digitalizazioak malgutasuna eman die parte-hartzaileei, programak modu asinkronoan landu eta beren agendak horietara egokitu ahal izan baitituzte. Gainera, programak zabalagoak eta sakonagoak izatea ere erraztu du digitaliazioak.
Balorazio hori egin ondoren, sustatzaileak hasi dira jada hurrengo edizioan lan egiten, eta laster jakinaraziko dira honen inguruko nobedadeak.