42 Urduliz

42 urduliz kartela1024_1

PISCINE DISCOVERY WEB programa, web programazioaren arloko formakuntza bat da.

5 eguneko iraupena duen programa da eta 42 Urdulizko instalazioetan egingo da (Aita Gotzon kalea, 37, 48610 Urduliz, Bizkaia).

Esperientzia disruptiboa da, non gazteak beren web orria eginez, programazioaren munduan murgilduko diren. Helburua 42 Urdulizen metodologia hurbiltzea da, gaitasun berriak ikastea eta programazioaren lengoaietan sakontzea (HTML, CSS eta Java Script), eta 5 egunak amaitzean web orri bat sortzeko gai izatea.

  • Gazteei 42 Urdulizen metodologia hurbiltzea.
  • Gazteen trebetasun teknologikoak zein zeharkako gaitasunak (talde-lana, sormena, frustrazioarekiko tolerantzia, pentsamendu kritikoa, adimen emozionalaren garapena…) lantzeko gune bat sortzea.
  • Gazte bakoitzaren nortasun pertsonalaren garapena ahalbidetzea.
  • Emakumeen eta neska gazteen parte-hartzea sustatzea informatikaren eta teknologiaren arloan.

Norentzako da programa: 17 eta 29 urte bitarteko (1994-2006 urteen artean jaiotakoak) Gazte Durangaldea planean parte hartzen duten udaletan erroldatutako gazteentzat: Durango, Amorebieta-Etxano, Ermua, Abadiño, Atxondo, Berriz, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria eta Zaldibar.

Piscine Discovery Web programa 2023ko ekainaren 5etik 9ra bitartean garatuko da.

Prestakuntzaren ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da.

Parte hartzaileak autobusez egingo dituzte joan etorriak egunero.Horretarako, autobus zerbitzua emango da.

Prestakuntza eta eguneroko garraioa doakoak izango dira, baina 30 euroko fidantza ezartzen da. Fidantza hori matrikula egitean ordainduko da, eta prestakuntza amaitzean itzuliko da, baldin eta prestakuntzara joan baldin bada.

Fidantzara itzuliko da, soil-soilik, prestakuntzara joaten ez bada, aldez aurretik idatziz eskatuta eta agiri bidez justifikatuta, honako egoera hauetakoren bat gertatzen denean:

a) gaixotasuna edo istripu larria, justifikazio medikoarekin, edo

b) ezustekoak edo behar bezalako justifikazioarekin bertaratzea eragozten duten premia larriak.

Guztira eskainitako plazak 48 dira (matrikulazio minimo bat ez bada lortzen, prestakuntza bertan behera gelditu ahal izango da).

Matrikulazioa gehiegizkoa bada, plazak zozketa bidez esleituko dira. Programarekin lortu nahi diren helburuak direla eta, plazen %60a emakumeei esleituko zaizkie, eta gainerakoa gizonezkoei.

Aurre izen ematea egiteko epea 2023ko apirilaren 21era arte egongo da zabalik.

Interesdunek honako formulario hau bete beharko dute aurrez izena emateko:

https://bit.ly/42urduliz