Hilaren 11n, asteazkenean, Ermuko Izarra Centre-n egingo den agerraldi publikoan
‘Gaztedi Durangaldea‘ ekimenak 16 eta 29 urte bitarteko gazteen garapen integrala sustatu nahi du, gazte-politika integralen bidez. Sustatzaileak Bizkaiko Foru Aldundia, Amorebieta-Etxano, Ermua, Mallabia eta Durangaldeko Mankomunitatea dira.
Gaztedi Durangaldeak proiektu berriak diseinatu ditu gazteen parte-hartzea indartzeko eta 2024an eskualdeko gazteen garapena bultzatzeko. Proiektu horiek “Podgazt”, “I ‘m Bizi” eta “Gaztekimen” dira, eta gazteen intereseko eta beharrizanetako hainbat arlori helduko diete.
- Podgazt: Durangaldeko eta Bizkaiko gazteentzat garrantzitsuak diren gaiak jorratzen dituen podcast plataforma, partaidetza eta elkarrizketa sustatzeko.
- I ‘m Bizi 2024: Gazteei orientazio akademiko eta profesionala eskaintzeko eta lan eta hezkuntza aukerak nabarmentzeko azoka.
- Gaztekimen: Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasle gazteek beren komunitatean parte har dezaten sustatzeko eta, horrela, gazteen lankidetza, parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzeko ekimena.
Agerraldiaren data eta ordutegia
- Eguna: 2024ko irailak 11
- Noiz/ordua: 11:00etan
- Lekua: Ermuko Izarra Centre Auditorioa
Etortzekoa bazara mezua idatzi dezakezu web-comunicacion@udalermua.net postontzira.