Oinarrizko lanbide heziketako ikasleak buru belarri ari dira lanean gaztekimen proiektuaren barnean

Zer botatzen duzu faltan zure eskualdean? Zer proposatuko zenuke zure herria hobetzeko? Zuen ideiek saria izan dezakete! GAZTEKIMENen helburu nagusia ikasle horiek eskualdearen hobekuntzan aktiboki parte har dezaten sustatzea da, lankidetza-espiritua eta gizarte-kohesioa sustatuz. Horretarako, ikasleak tokiko erronken eta arazoen inguruan sentsibilizatu dira, eta taldean lan eginez, eskualdean edo udalerrian onura soziala izango duten proiektuak edo ideiak sortzen ari dira.  

Eskualdeko Oinarrizko Lanbide Heziketako hiru ikastetxeetako bigarren mailako ikasleekin lan egin da:

  • Ermua-Mallabiko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuarekin.
  • Durangoko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuarekin.
  • Maristak Durangoko Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleekin.

Guztira 100 ikasle inguru parte hartzen ari dira, aurrera eramaten ari diren lan saioetan. Lan saio hauek ikastetxeetako geletan edo klaseetan aurrera eramaten ari dira. Hauetan, talde –lana, enpatia, brainstorming-a bezalako dinamikak landu dira eta hainbat eta hainbat ideia irtetzen ari dira.

Ideia horiek ezagutu nahi?

  • Eguna: Abenduaren 13an
  • Ordua: 10:00etatik 12:30etara
  • Lekua: San Agustin Kultur Gunean (Durango).

Proiektu edo ideia onenen aurkezpen ekitaldi bat egingo da. Bertan, taldeek beren proiektuak erakusteko aukera izango dute epaimahai baten aurrean. Hiru proiektu onenak sarituko dira eta, gainera, aurkezpen onena egiten duen proiektuak ere beste sari bat jasotzeko aukera izango du.