Ekimen horren bidez, Durangaldeko gazte-talde bati prestakuntza eman zaio haurren eta gazteen aisia euskaraz dinamizatzeko trebetasun eta gaitasunei buruz; izan ere, inguruko herrietan beharrezkoa da profil hori betetzen duten aisialdiko begiraleak prestatzea.
Ane Martinezek, 2022-2023 ikasturtean emandako ikastaroko ikasleak, kontatu digu nola bizi izan duen bere esperientzia eta nola lortu duen lan-aukera horri esker.