Pasa den abenduaren 11an, Alkarregaz Eraikiz proiektuaren barnean 2020 urtean zehar egindako lanen aurkezpena burutu zen. Ekitaldia online formatuan burutu zen COVID-19a dela eta.
Alkarregaz Eraikiz, erakunde publikoek, enpresek, elkarteek, prestakuntza-zentroek eta gazteek osaturiko foro bat da, Durangaldeko Mankomunitatearen, Amorebieta-Etxanoko udalaren eta Ermuko udalaren gidaritzapean aurrera eramaten dena. 2020.urtean jarraitu den helburu nagusia eskualdeko enplegu eragileen eta prestakuntza zentroen arteko lankidetza lerroak finkatzea izan da, 16 eta 29 urte bitarteko gazteen enplegagarritasuna bultzatzeko.
Urte honetan zehar, eskualdeko enpresen beharrizanen diagnostiko bat egin da, enplegu eta prestakuntzari dagokionean. Horrez gain, prestakuntza zentroen diagnostiko bat ere aurrera eraman da, hauek enpresekin duten harremana aztertzeko. Gainera, eskualdeko gazteek iritzia emateko aukera izan dute, haien enplegagarritasuna erraztuko lituzketen bideak zeintzuk diren adieraziz.
Azkenik, Durangaldean ekintzailetasuna bultzatzeko martxan jarri diren bi ekintzen aurkezpena ere burutu da. Hauen artean, negozio berrien prospekziorako txostena eta Durangaldean ekiteko gida.
Abenduaren 11an, ekintza hauen guztien aurkezpena egin zen.