I´m Bizi eta Precious Plastic Durangaldea ekimenek, jasangarritasunaren eta birziklatzearen inguruko kontzientzia sortzeaz gain, eskualdeko gazteen ekintza- eta sorkuntza-gaitasunak sustatzea helburu dutenak, badituzte dagoeneko talde irabazleak. DBHko, batxilergoko eta lanbide heziketako mailetako gazteek osatutako taldeak prozesuan murgilduta egon dira iazko urriaren erdialdetik otsailaren bukaera arte.
Prozesu osoan zehar proiektuka lan egin dute bi ekimen hauetan, lehenengo ikerketa eta analisi fasearekin hasi dira, eta, azkenik, beren ideia aurkeztu dute. I´m Bizin ez bezala, Precious Plastic Durangaldean birziklapenarekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutako proiektuetan lan egin dute, Precious Plastic bezelako birziklatzaile eta sortzaileen komunitate baten misioarekin bat eginez.
3 sari banatu dira Precious Plastic eta I ‘m Bizi sailetan.