gaztedidurangaldea

Zabalik dago gazteentzako aisialdiko begirale ikastaro arautu berrirako epea

Durangaldeko Mankomunitateak ume eta gazteentzako aisialdiko begirale ikastaro arautu berria eskainiko du, eskualdeko 18 eta 29 urte bitarteko gazteentzat. Interesdunek uztailaren 29ra arte egin ahal izango dute aurreinskripzioa. Plazak mugatuak direnez, eskaintza gaindituz gero, zozketa bidez esleituko dira. Prestakuntza euskaraz emango da –urritik ekainera–, eta Gaztedi Durangaldea programan sartuta dauden udalerrietan erroldatutako gazteei dago zuzenduta: …

Zabalik dago gazteentzako aisialdiko begirale ikastaro arautu berrirako epea Read More »

GAZTEDI DURANGALDEAK BERRIZ ERE GAZTEEKIKO APUSTUA INDARTZEN DU

Datozen hilabeteetan, Gaztedi Durangaldeak hainbat programa eramango ditu aurrera gazteak ahaldundu eta dinamizatzeko eta horiekin lotutako Garapen Jasangarrirako Helburuak indartzeko. Precious Plastic Durangaldea Haurren eta Gazteen Jardueren Dinamizazioa Precious Plastic Durangaldea ingurumena zaintzera bideraturiko proiektu nagusia da, gazteak plastikoaren erabileraz kontzientziatzeko, teknologia berrien bidez. “Haurren eta Gazteen Jardueren Dinamizazio”ari dagokion programa euskara sustatzean eta aisialdiko …

GAZTEDI DURANGALDEAK BERRIZ ERE GAZTEEKIKO APUSTUA INDARTZEN DU Read More »

496 GAZTEK HARTU DUTE PARTE GAZTEDI DURANGALDEA 2020 PROGRAMAN

Bizkaiko Foru Aldundiak, Durangaldeko Mankomunitateak eta udalek balantze positiboa egin dute programak eskualdeko gazteengan izan duen eraginari dagokionean.   Gaztedi Durangaldea programak, gazteen eskubideak bermatzea, norberaren autonomiarako gaitasuna eta komunitatean bere parte-hartzea handitzea du helburu, gazteriarekin zerikusia duten arlo hauetan eragina izanik: hezkuntza, prestakuntza, enplegua, ekintzailetza, esku-hartze soziala, parte-hartzea eta nazioartekotzea. I’m Bizi: Durangaldeko gazteak …

496 GAZTEK HARTU DUTE PARTE GAZTEDI DURANGALDEA 2020 PROGRAMAN Read More »

ADI! ELIKADURA ETA OSASUNAREN INGURUKO AZKEN HITZALDIA ATZERATU EGINGO DA

Gaztedi Durangaldea programaren baitan antolatutako hitzaldien inguruko aldaketa bat jakinarazi nahi dizuegu. ELIKADURA ETA OSASUNA BIZITZAREN ESPARRU EZBERDINETAN goiburu gisa duen hitzaldia martxoaren 4ra atzeratzen dela adierazi nahi dizuegu, 18:00etatik 19:30etarako ordutegiarekin.   Bide batez, hitzaldiaren inguruko xehetasuna gogorarazteko ere aprobetxatzen dugu: Gaia: ikastaroan honetan, elikadura egokiak eta osasungarriak kirolari, organismoaren defentsei, errendimendu fisiko eta psikikoari eta, oro har, …

ADI! ELIKADURA ETA OSASUNAREN INGURUKO AZKEN HITZALDIA ATZERATU EGINGO DA Read More »

Gaztedi Durangaldea programak eskualdeko gazteen interesei bideraturiko hitzaldiak antolatu ditu

Urte berri honetan, Gaztedi Durangaldea programa gazteei bideraturiko hitzaldi sorta batekin datorkigu. Urtarrila eta otsaila artean hiru hitzaldi izango dituzte ikusgai eta honako gaien inguruan jardungo dira. BIKOTEKIDE BAT BEHAR DUGU ZORIONTSUAK IZATEKO? Gizarte honetan, txikitatik, bikotea izan behar dugun ideiarekin hezten gaituzte. Ume txikiei sarritan galdetzen zaie “Zein da zure nobioa?” Baina benetan da …

Gaztedi Durangaldea programak eskualdeko gazteen interesei bideraturiko hitzaldiak antolatu ditu Read More »

Alkarregaz Eraikiz foroaren lantaldeak urteko ekintzen balantzea egin du

Pasa den abenduaren 11an, Alkarregaz Eraikiz proiektuaren barnean 2020 urtean zehar egindako lanen aurkezpena burutu zen. Ekitaldia online formatuan burutu zen COVID-19a dela eta. Alkarregaz Eraikiz, erakunde publikoek, enpresek, elkarteek, prestakuntza-zentroek eta gazteek osaturiko foro bat da, Durangaldeko Mankomunitatearen, Amorebieta-Etxanoko udalaren eta Ermuko udalaren gidaritzapean aurrera eramaten dena. 2020.urtean jarraitu den helburu nagusia eskualdeko enplegu …

Alkarregaz Eraikiz foroaren lantaldeak urteko ekintzen balantzea egin du Read More »

Zure iritzia jakin nahi dugu

Gaztedi Durangaldea programaren ebaluaketa egin ahal izateko, eta hurrengo edizioetara begira hobekuntzak aplikatzeko, aurten programetan parte hartzen ari diren eta iaz parte hartu zuten ikasle guztiek bete beharko duten galdetegi labur bat luzatzen dugu esteka honen bitartez. Galdetegia Google Forms formatuan egingo da, beraz ez zarete kezkatu behar emaitzak jasotzeaz. 5 minutu baino ez dira …

Zure iritzia jakin nahi dugu Read More »

Plastikoak sortzen duen kutsadura ekiditeko batera lan egiten duen komunitate bat

Munduan sortzen den plastikoaren %10a baino gutxiago birziklatzen da gaur egun, beraz, askotan ikusi dezakegu material hau gure ingurumena kutsatzen, mendian, hondartzan, ozeanoetan, animalietan eta baita janari eta edaten dugun uran ere. Birziklapen industriala existitzen da gaur egun, baina horrentzako makineria eta ekipamenduak eskuraezinak dira gehienontzat. Gainera, industria honetan ematen ari diren aldaketak oso motel …

Plastikoak sortzen duen kutsadura ekiditeko batera lan egiten duen komunitate bat Read More »

Martxan da Gazteen Aisialdiko Jardueren Ikastaroa 29 parte hartzailerekin

Gaztedi Durangaldea programaren baitan antolatzen den Gazteen Aisialdiko Jardueren Ikastaroaren aurtengo edizioan 29 pertsonak hartu dute parte. 29 parte hartzaileak bi taldetan banatu dira eta hasi dira dagoeneko gaiari buruzko formakuntza jasotzen, ariketa praktiko eta ekintza esperimentalen bitartez. Azpimarratzekoa da, bertan jorratzen ari diren eduki guztiak euskaraz lantzen ari direla, Durangaldean aisialdirako begirale trebatuak izatea …

Martxan da Gazteen Aisialdiko Jardueren Ikastaroa 29 parte hartzailerekin Read More »

GAZTEDI DURANGALDEAK GAZTEEKIKO APUSTUA INDARTZEN DU

Datozen hilabeteetan, Gaztedi Durangaldeak hainbat programa eramango ditu aurrera gazteak ahaldundu eta dinamizatzeko eta horiekin lotutako Garapen Jasangarrirako Helburuak indartzeko. I’m Bizi Precious Plastic Durangaldea I´m Bizi 2020 bere edizio berrian digitalizatu egingo da, DBH, LH eta Batxilergoko ikasleak lan mundura bideratzeko helburuari eutsiz. Precious Plastic Durangaldea ingurumena zaintzera bideraturiko proiektu nagusia da, gazteak plastikoaren …

GAZTEDI DURANGALDEAK GAZTEEKIKO APUSTUA INDARTZEN DU Read More »