Bizkaikogazteen lana aitortu, babestu eta sustatu nahi da, inpaktua sortuz Lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialean laguntzeko potentzial handiena baitute.
BUM sariek bost kategoria dituzte eta bakoitzak 3.000 euro gordin ditu. Honako hauek dira: «Bizkaia Osasungarria», «Bizkaia Konprometitua», «Bizkaia Jasangarria», «Bizkaia Sortzailea» eta «Bizkaia Berritzailea».
Hautagaiek 16 eta 30 urte bitartekoak izan behar dute eta Bizkaian jaioak edo Bizkaian bizi izan behar dute.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2022ko urriaren 31n amaituko da.