I’m Bizi 2019

Durangaldeko gazteen lan-etorkizunari buruzko I´m Bizi ekimenak 200 lagun baino gehiago bildu zituen Zornotzako Zelaieta zentroan. Hitzaldien eta mahai-inguruen bidez, gazteek gaur egun sortzen ari diren lan-profilen inguruan gehiago jakiteko,  eta proiektu propio bati ekiteko eta hura abian jartzeko bidea aztertzeko aukera ere izan zuten.

Inspirazio-jarduera horien ondoren, eskualdeko enpresek eta erakundeek proposatutako erronka errealen konponketan taldean lan egiteko aukera ere izan zuten, Design Thinking metodologian oinarritutako tresna berritzaileak aplikatuz.

Azkenik, CVak diseinatzeko eta sare sozialen profilak martxan jartzeko tresna digitalei buruzko workshop-ak jaso zituzten, baita “Pitching” teknikaren bidez negozio ideia bat azaltzeko tailerra ere.