Lanekoak ez diren bekak

Ekimen honen helburua prestakuntza kualifikatua duten pertsonei laneratzea erraztea izan zen, enpresetan lanekoak ez diren praktiken programa bat ezarriz.

Programa horren onuradunak, alde batetik, Durangaldeko gazteak praktiketan hartu zituzten eskualdeko enpresa izan ziren, eta, bestetik, Gaztedi Durangaldea hitzarmena sinatu zuten eskualdeetako udalerrietan erroldatutako 18 eta 25 urte bitarteko gazteak (biak barne), unibertsitateko titulazio ofiziala, lanbide-heziketako titulazioa, lanbide-heziketako erdi-mailako edo goi-mailako titulazioa edo profesionaltasun-ziurtagiria zutenak.

Aurreko edizioan emandako beken ezaugarriak hauek izan ziren:

  • Kontraturen bost hilabeteko iraupena.
  • % 75eko lanaldia.
  • Enpresek hilean 500€ jaso zituzten erakunde parte hartzaileen eskutik.
  • Bekadunek 460€ jaso zituzten, eta gainerako 40€-ak enpresari eta langileari dagozkien Gizarte Segurantzako kotizazioak ordaintzeko erabili ziren.