I’m Bizi ekitaldia bueltan da!

Aurtengo edizioak 500 parte-hartzaile baino gehiago bilduko ditu, eta 2023ko martxoaren 1ean eta 2an izango da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Durangaldeko udalek sustatutako programa DBHko 4. mailako ikasleentzat izango da, eta helburua enplegurako orientazioa ematea da, modu praktiko eta erakargarrian.

Martxoaren 1ean eta 2an, Durangaldean I ‘m Bizi eitaldia egingo da berriro, eskualdeko gazteentzat, baina baita inguruko enpresa eta zentro profesionalentzat ere. I ‘m Bizik, urtero, hainbat jarduera planteatzen ditu, gazteei beren proiekzio eta garapen profesionalean laguntzea helburu dutenak, enplegu-aukerak sortuz eta enpresekin prestakuntza eta lan-lankidetzak bultzatuz. Ponentziak, mahai-inguruak, workshop-ak eta lanbide-gaitasunak garatzeko eta negozio-eredu berriak aztertzeko dinamikak barne hartuko ditu.

Hauek dira I’m Bizirekin lortu nahi diren helburuak:

  • Gazteek beren lan-ibilbideei buruz duten beldurra ezabatzea eta beren etorkizunari buruzko erabakiak hartzean dituzten zalantzak normalizatzeko eta hausnartzeko gune bat sortzea.
  • Durangaldeko enpresen eta erakundeen erronkak eta beharrak gazteei hurbiltzea, etaenpleguan eta talentua erakartzean nola eragiten duten azaltzea.
  • Gazteengan lanerako eta enplegurako interesa sortzea, antzerkiaren, ikus-entzunezko edukien eta jokoen bidez.
  • Orokorrean, enpleguaren inguruko joera erakargarriak erakustea.
msdfads

I’m Bizi ekimena Gaztedi Durangaldea hitzarmenetik sortu da, gazteentzako zerbitzuak eta jarduerak sustatzeko helburuarekin. Gaztedi Durangaldea Bizkaiko Foru Aldundiak eta Durangaldeko 12 udalek (Abadino, Amorebieta-Etxano, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria eta Zaldibar) sustatzen dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik.

  • Data: 2023ko martxoaren 1ean eta 2an.
  • Lekua: Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan.
  • Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara.
  • Parte hartzea: doakoa eta Durangaldeko DBHko 4. mailako ikasle guztientzat irisgarria izango da, baina gehiegizko edukiera izanez gero, ikastetxe bakoitzak zozketa bidez aukeratu beharko ditu parte-hartzaileak eta/edo boluntarioak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarraitu gure sare sozialak: Facebook, Instagram eta Twitter.