Urriak 23/24/25

Zelaieta zentroa, Amorebieta-Etxano

Gaztedi Durangaldea hitzarmena sinatu duten udalek urte bakoitzaren hasieran zehaztutako ekintzak bultzatu eta haietan parte hartzeko konpromisoa hartzen dute. Ildo horretan, 2017-2019 hirurtekoan, udalek bi helburu dituzte: besteren konturako enplegurako prestakuntza sustatzeko ekintzak bultzatzea (enpresetan lan-praktikak egiteko bekak ematea) eta autoenplegua sustatzeko ekintzak bultzatzea (negozio-ideiei buruzko lehiaketa).

Gaztedi Durangaldea tokiko eremuan gazteei zuzendutako politikak abian jarri nahi dituen programa bat da, kasu bakoitzean beharrezko zerbitzuak emanez. Esku-hartzeko arlo nagusiak zortzi dira: hezkuntza eta prestakuntza, enplegua eta ekintzailetza, esku-hartze soziala, osasuna eta ongizatea, kultura eta sormena, gizarte-konpromisoa, parte-hartzea eta nazioartekotzea.

Programa

Ekitaldiaren partaideak Durangaldeko ikastetxeen eta heziketa zentroen ikasleak dira, beraz aurtengo plazak adostuta daude jada.

URRIAK 23

9:30-09:45 ONGI ETORRIA
09:45-10:00 IREKIERA INSTITUZIONALA
10:00-12:00

  • HITZALDIA* Nico Eguibar
  • FILM LABURRA* TOR (Silvia Trigueros-en partaidetzarekin)

12:00-14:00 ORIENTAZIO DINAMIKA*

  •  “11 ikasteko jaioak gara”
  • * 2 taldetan banatuko dira partaide guztiak

URRIAK 24

8:30-9:00 ONGI ETORRIA
9:00-10:00 EKINTZAILEEN MAHAI INGURUA

  • “Zu hori egiteaz bizi zara?”
    Ander Romarate, SD Eibar taldeko futbol inklusiboaren arduraduna
    Mónica Garate, Momentu Impulso Empresarial-eko zuzendari exekutiboa
    Asier Puente, Kirolene-ko ikasketa burua eta futbol ataleko irakaslea

10:00-10:30 FUTURE GAZTEDI

  • Erronken aurkezpena

10:30-11:30 HEZIKETA ZENTROEN ERAKUSKETA
11:30-14:30 FUTURE GAZTEDI

  • Erronka errealak ebazten

URRIAK 25

8:30-9:00 ONGI ETORRIA
9:00-10:30 MAHAI INGURUA

  • “Txanpon beraren bi aldeak”
    Irene Arrieta
  • Soinu eta irudi ingeniaria, neurozientzian aditua
    Aitor Goti
  • Deustoko Industria Digitaleko Katedraren zuzendaria.
    Pilar Ramirez
  • Datuen babeserako aholkularia, agiri kudeaketa eta datu baseetan aditua.

10:30-11:00 ATSEDENA
11:00-13:00 WORKSHOP** (35 ikasle tailer bakoitzeko)

  • A- DISEINURAKO TRESNA DIGITALAK (CV)
  • B- IDENTITATE DIGITAL PROFESIONALA (SARE SOZIALAK)
  • C- PITCHING PERSONALA (ELKARRIZKETA)

13:00- 14:30 SARI BANAKETA GAZTEDI DURANGALDEA