Gaztedi Durangaldea programaren baitan antolatzen den Gazteen Aisialdiko Jardueren Ikastaroaren aurtengo edizioan 29 pertsonak hartu dute parte. 29 parte hartzaileak bi taldetan banatu dira eta hasi dira dagoeneko gaiari buruzko formakuntza jasotzen, ariketa praktiko eta ekintza esperimentalen bitartez. Azpimarratzekoa da, bertan jorratzen ari diren eduki guztiak euskaraz lantzen ari direla, Durangaldean aisialdirako begirale trebatuak izatea bermatuz.