Gaztedi Durangaldeko podkast-ak entzungai daude! Jon Gomez Garaik aurkeztuta, gazteentzat bereziki garrantzitsuak diren gaiak aztertzen dira, osasuna, kirola, enplegua, sexualitatea, musika... Gonbidatuak, gure herrietako aurpegi eta ahots erreferenteak dira.
9 PodGazt ikusteko eta entzuteko argitaratuta daude:
- Oihana Azkorbebeitia: Mendi lasterkaria da eta Euskal Selekzioko kidea 2006tik.
- Julen Bengoa eta Oier Domarco: Geu Be elkarteko kideak.
- Elene Barrutia eta Lucia Meruelo: Barratik Kalera instagram kontuaren arduradunak.
- Gontzal Murgoitio: Durangaldeko atleta ezaguna da.
- Izorne Luengo: Akebaso jatetxeko maitrea.
- Irene Oguiza: Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldean jokatzen duen futbolaria.
- Eneko Abasolo: 1998an parte hartu zuen lehen aldiz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.
- Onintze Garcia: Abeslaria eta musika irakaslea da. SEIREN taldean ibilbide musikala du.
- Pello Zabarte: Berbaro elkarteko kudeatzailea.
Jarrai iezaguzu plataforma guztietan:
Youtube
Spotify
Igandero 20:00etan, PodGazt berri bat entzuteko aukera izango duzu!
Gozatu!